XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Taula IV Taula honetan aurkitzen duzuna Prehistorian zeharko gertaera garrantzizkoenetarikoak ematen dira aditzera.

Bera lau zutabe ezberdinetan banaturik dago: batan datak dituzu, eta hauen arabera, goitik behera irakurri behar duzu; bestalde, hauek K.A. (Kristo aurretik) agertzen dira eta ikus daitekeenez oso zabalkiro, hau da, ez oso zehatz.

Gainera kontuan eduki behar da Prehistoriak kronologi munduan murgiltzeko dituen medioengatik (Karbono hamalau, Potasio-Argon, dendrokronologia, Fluor metodua, etab. datapen absolutoak lortzeko; estratigrafia, tipologia, korologia etab. datapen erlatiboak finkatzeko) datak oszilazioz agertzen direla eta hauek, zenbat eta gehiago urrunduz denboran zehar, zabalagoak direla.

Gainera, hemen, ez bakarrik goian aipatutakoa, baizik eta asmo didaktikoak ere kontuan izan dira.

Bigarren zutabean Geologiak markatzen dituen sailkapenak ditugu: Zenozoikoa Hirugarren aroari dagokio, eta ondorengoa Laugarrenaroari; Goi Pleistozeno barruan ezagunena den izoztaro bat (Wûrm) aurki dezakegu.

Hirugarren zutabean arkeologiak sortutako banaketak ditugu.

Kontuan hartu beharra dago, Behe, Erdi, Goi hitzek egoera estratigrafiko bat gogorazten dutela: Behe, behean, hau da zaharrena, Erdi, erdialdean, horregatik berriagoa, etab.

Paleolito mundua gizona sortzen denetik azken izoztaroa bukatzen denerarte irauntzen du, gutxi gora behera.

Mesolito aroa (zenbait lekutan Epipaleolito bezala ezagutzen da) lehen klima aldaketak sortzen dituen baldintzekin oso lotua agertzen da.

Neolitizatze prozesuarekin zerikusi handia izango du.

Hau, badirudi Lurreko hiru gune ezberdinetan sortzen dela: Ekialde Hurbilean hemendik Ertasiara eta Afrikara zabalduz; Txinan eta Ertamerikan.

Gune hauetatik inguruko lurraldeetan zabaltzen joango da: hemendik arlo honetan ematen diren urte desfaseak.

Eta aldaketaruntz hurbiltzerakoan zaila gertatzen da Prehistoria, Protohistoria eta Historia munduak taula bakar batean zehazki banatzea.

Horrela Mesopotamian K.a. 3.000 urte idazkerak ezagutzen badituzte ere Europako leku askotan brontzearen erabilera ezezaguna da.

Azken zutabean gertakari batzu aurki daitezke.

Hau irakurriz berehala konturatzen gara Holozeno hasi eta gero ematen direla lorkizun handien eta azkarrenak; badirudi milaka urtetan gizonak lortu ez zuena zortzi mila bat urtetan lortzen dela.

Halata guztiz, bilakatze edo eboluzio prozesuaren zentzu oso osoa ulertzeko gai garen galdetu beharko genuke.